XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña ez dago or idazle askoren akatsik aundiena, ez.

Joskera, sintasis-a, edo itzurrena, norbaitek esan zuan bezela, orra gure utsik nabarmenena.

Ba-dakigu, ordea, ez dala gaixo ori bereala sendatzekoa.

Sendabide bi dauzka: asko irakurri eta erruz idatzi.

YAKIN'ek berak ez al digu ontan ikaskizun ederra eman?.

Irakurri ditzagun geien idatzi dutenen lanak, eta konparatu lendabizikoa eta ezkenengoak.

Itzen arazo ondoren, ontaz ere jardun bearra zegoan, ba.

Emen ere bi mutur: gaiari begira batzuk eta euskerari begira besteak.

Baiña ezkongarri ziran eta ezkondu ere ezkondu egin genitun.

Onatx jarraibide labur-labur: GAIAK, berez estu diranak labur eman.

Ez lan batean gai zabal bat eman.

Gauzak polliki baino labur esan.

Ortarako bakoitzean gutxi esan.

EUSkERA, errexa! Eztitezela lanak edonola itzulian izan.

Lendabizi norberetu, norbere mami biurtu eta orduan idea oiek lagun bati adieraziko bagenizkio bezela eman, euskera-euskeraz eman.

Asko kostatako lana, baiña lan ederra!.

Orra ba: euskera, errexa eta gaiak, labur eta interesdunak.

EGIN Euskaldunok elkar kritikatzaille majoak gera.

Albokoa lurrera jaurti bai, baiña norberak ezer egin ez.

Eta gure artean orrek du garrantzirik aundiena: EGITEAK.

Zerbait, baiña EGIN.

Eta optimistak izan. Baiña denok! Ederra izango litzake guziok erabaki au artuko bagenu; guziok, YAKIN'en irakurle eta idazle guziok: denok euskera ikasten saiatu.

Nola? Batzuk idatzi eta denok gure eguneroko jardunaldiak euskeraz egiñaz.

Euskaldun danari euskeraz beti; eta gaur, nola esan ez nekialako, gauzaren bat esan ezin badiot, gogoan artu beste baterako, pentsatu, galdetu eta ikasi, eta ez esan euskeraz ezin esan ditekenik.

Orrela bai seguru dijoala gure erria.

Ekin eta yarrai bide ortatik.

EGIN, orrek du emen garrantzia, eta ez agoz euskaldunak gerala esan lenengo eta gero gure bizitzan erderaz mintzatu.

Gaitezen zentzudun.

Bear duguna: EGITEA.